AITOR IKASTOLA
   

Giza zientzilari askok, haien artean psikologo, hezlari, zein soziologoak, gizaldien arteko haustura bat azpimarratzen dute. Eten honetan, gazteek, beren jatorriaren nondik norakoa ez dute batere argi, helduen bizitzeko era gero eta arruntagoa bihurtzen ari da eta zaharrak ez dira ulertuak sentitzen, ondorioz, beren esperientzia eta bizipenak galtzen ari dira. Guzti honek, kultura politiko gabezia batetara, lehenaldiaren manipulazio erreztasunera eta kontzientzia kritiko huts batetara eramaten gaitu. Bestalde, egia da folklorearen berpizte bat, aurkikuntza arkeologikoen azaldu nahia eta bitxikeriei buruzko memoriak argitaratzeko joera bat ere badagoela, baina gutxiegi hitzegiten da egiazko esperientziei buruz, gatazka, ahaztutako sekretu eta munduaren ikuspegi galduei buruz.

Nondik, zergatik, nola etorri ziren, joan ziren, jaso zuten, bizi izan ziren, maitatu zuten, gorroto zuten, lan egin zuten, jasan zuten, antolatu ziren, sufritu eta zoriontsu izan ziren gure hiri honetan bizi diren eta bizi izan zirenak? Nola sortu du hiriak bere kondaira, banakako pasadizoen sintesia? Nola konpondu ziren gatazkak? Nor erori zen? Nork bizi izan zuen ukapena? Nork ukatu zuen? Nork onartu? Nork ez zuen onartua izan nahi?

Behar bada historia kondaira ofizial bat baina zerbait gehiago da, agian, inguru eta garai batean gertatutako bizipen pilaketa bat bainan zerbait gehiago da. Orainaldia ulertzeko eta ematen dizkiguten informazio itxiekin kritikoak izateko (informazio itxi hauek, giza kutsurik gabekoak, kritikarik gabekoak baitira), lehenaldia begiratu behar dugu.

Tolerantzia eta tolerantzia eza gai unibertsalak dira. Tolerantzia eza ezjakintasunean oinarritzen da, purutasun mito eta autoerreferentzian. Ezberdina denaren aurka joateak, zihurtasun eza adierazten du, izaera ahula edo erreferentzia positibo baten gabezia.

Honela, talde baten oroimenaren berreskuratze nahiak, lehenaldia hartu eta kritikoki aztertzea suposatzen du, justifikazio eta sakralizazioak alde batetara utzirik, gizakian eta bizitza ezberdinetan oinarrituz.

Gizalanean eta lan terapeutikoetan azaltzen diren arazoetako askok, oroimenarekin zerikusia dute (banakako eta familiako oroimena). Nerabe batek pertsona heldu izatera iristeko, oinarri erreferentzia, kondaira edo istorio batzuen beharra du. Zentzu honetan, gaur egungo gazteen sormena gutxiagotu egin da; inork ez die azaldu gertatu zena eta ondorioz, ez dute beren izanaren zentzua aurkitzen, ez dute beren burua kondaira baten partaide bezala ikusten, ezta izaera logiko baten barruan ere eta honela, hazteari uko egiten diote, egiak erdizka erabili eta sekretuak gordetzeari ekiten diote.

Guzti hau kontuan izanik, Bazen Behin proiektua eratu dugu, Belaunaldi arteko harremana hobetu eta esperientzien transmisio eta ezagutza indartzea helburu nagusitzat izanik.

Bazen Behin HEZIZERB elkarteak diseinaturiko proiektu bat da. 12 urtetan Irungo Udaletxearekin elkarlanean bertako ikastetxeetan proiektua garatu ondoren, 2012an, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Saileko dirulaguntza bat medio, MARIAREN BIHOTZA IKASTOLAn burutu genuen programa eta 2013 eta 2014ean IBAI IKASTOLAn  eta 2016an CLARET IKASTOLAN egiteko aukera izan genuen. Aurten  (2017) AITOR IKASTOLAN burutu dugu.  Dinamika batzuk burutu ostean grabagailu bat eman genien eta beraientzat erreferenteak diren helduak elkarrizketatu zituzten..., ondoren ipuin bat idatzi zuten. Eta ia guztia hemen, orrialde elektroniko honetan transkribatua dago (elkarrizketa batzuen kasuan zati bat besterik ez da ageri, leku arrazoiak direla eta egokitu izan behar baititugu). 

Lana zuen gustukoa izatea espero dugu. Guretzat, iragana oraina ulertzeko aukera bat da, gatazkak desmitifikatzeko aukera bat. Belaunaldi arteko oroimena ezinbestekoa zaigu pertsonak bihurtu eta beste pertsonekiko loturak sortzeko orduan: bizilagunekin, familiartekoekin, atzerritarrekin...