.. | |
Giza zientzilari askok,
haien artean psikologo, hezlari, zein soziologoak, gizaldien arteko
hausdura bat azpimarratzen dute.Eten honetan,gazteek, beren jatorriaren
nondik norakoa ez dute batere argi, helduen bizitzeko era gero eta arruntagoa
bihurtzen ari da eta zaharrak ez dira ulertuak sentitzen, ondorioz,
beren esperientzia eta bizipenak galtzen ari dira. Guzti honek, kultura
politiko gabezia batetara, lehenaldiaren manipulazio erreztasunera eta
kontzientzia kritiko huts batetara eramaten gaitu. Bestalde, egia da
folklorearen berpizte bat, aurkikuntza arkeologikoen azaldu nahia eta
bitxikeriei buruzko memoriak argitaratzeko joera bat ere badagoela,
baina gutxiegi hitzegiten da egiazko esperientziei buruz, gatazka, ahaztutako
sekretu eta munduaren ikuspegi galduei buruz.
Nondik, Zergatik, Nola
etorri ziren, Joan ziren, Jaso zuten, Bizi izan ziren, Maitatu zuten,
Gorroto zuten, Lan egin zuten, Jasan zuten, Antolatu ziren, Sufritu
eta zoriontsu izan ziren gure hiri honetan bizi diren eta bizi izan
zirenak? Nola sortu du hiriak bere kondaira, banakako pasadizoen sintesia?
Nola konpondu ziren gatazkak? Nor erori zen? Nork bizi izan zuen ukapena?
Nork ukatu zuen? Nork onartu? Nork ez zuen onartua izan nahi? Tolerantzia eta tolerantzia eza gai unibertsalak dira. Tolerantzia eza ezjakintasunean oinarritzen da, purutasun mito eta autoerreferentzian. Ezberdina denaren aurka joateak, zihurtasun eza adierazten du, izaera ahula edo erreferentzia positivo baten gabezia. Honela, talde baten oroimenaren berreskuratze nahiak, lehenaldia hartu eta kritikoki aztertzea suposatzen du, justifikazio eta sakralizazioak alde batetara utzirik, gizakian eta bizitza ezberdinetan oinarrituz. Gizalanean
eta lan terapeutikoetan azaltzen diren arazoetako askok, oroimenarekin
zerikusia dute (banakako
eta familiako oroimena). Nerabe batek pertsona heldu izatera iristeko,
oinarri erreferentzia, kondaira edo istorio batzuen beharra du. Zentzu
honetan, gaur egungo gazteen sormena gutxiagotu egin da; inork ez die
azaldu gertatu zena eta ondorioz, ez dute beren izanaren zentzua aurkitzen,
ez dute beren burua kondaira baten partaide bezala ikusten, ezta izaera
logiko baten barruan ere eta honela, hazteari uko egiten diote, egiak
erdizka erabili eta sekretuak gordetzeari ekiten diote. Bazen Behin
Hezi-Zerb elkarteak diseinaturiko proiektu bat da, MugaZabaldu komunitate
proiektuaren markuaren barne kokatua. Irungo Udaletxeko Garapenerako
Lankidetza Departamendua, Behobiako Auzokide Elkartea izan ditugu kolaboratzailetzat.
Toki-Alai eta Elatzeta eskoletan, seigarren mailako 4 ikasgeletako gazteekin
lan egiteko proposamena luzatu genuen eta onartu zutenez gazteen oroimenean
aztakatu dugu. Dinamika batzuk burutu ostean grabagailu bat eman genien
eta beraientzat erreferenteak diren helduak elkarrizketatu zituzten...,
ondoren ipuin bat idatzi zuten. Eta ia guztia hemen, orrialde elektroniko
honetan transkribatua dago (elkarrizketa batzuen kasuan zati bat besterik
ez da ageri, leku arrazoiak direla eta egokitu izan behar baititugu).
|