|
Bazen
Behin proiektua gauzatzean belaunaldi arteko elkarrizketari bide
eman, oroimena eta historia hiritartasun proposamen baten ardatz
bezala azaldu, norberaren esperientziatik hasita sortu, eta maila
sozial, psikologiko eta hezkuntza mailan narrazioak duen garrantziaren
inguruan gogoeta bultzatzea izan ditugu helburutzat. Honela, gure
proposamena eta jarraitutako prozesua honakoa izan da:
Elatzeta eta Belaskoenea ikastetxeen kasuan, lana burutzeko proposamena
luzatu eta baldintzak, datak etab. negoziatu ostean, ikastetxeko
6.mailako lau ikasgelatan lanean hasi ginen (2007ko Urria eta
Abendua bitarte). Bi saio burutu genituen gela bakoitzeko, haurrengan
galdetu eta jakiteko interesa eta gogoa sortu asmoz (1.go saioa:
historiaren inguruko dinamika bat. 2.saioa: zuzeneko testigantza.)
Ondoren, ikasleek beraientzat garrantzitsua den pertsona heldu bat
elkarrizketatu eta grabatu behar izan zuten, horretarako beharrezkoa
zuten materialea utzi genielarik (grabagailuak, zintak,...). Honela,
gazteak transmisio hori baloratzen joan dira, era berean beraien ‘helduek' esateko dutena ere entzungai dela sentiaraziz. Grabaketa
guztiak izanik, transkribapenari pausu eman genion, web orrian jartzeko
egin beharreko egokitzapenak burutuaz etab.
2. atal batean, ikasgela guztiekin beste saio bat burutu genuen:
beraien oroimena eta belaunaldi arteko transmisioaren inguruko ipuin
bat sortu zuten. Saio hauetan zehar bildutako materialea da web
orri honetan aurki daitekeena, gazte bakoitzak bere espazio propioa
duelarik, berak burututako elkarrizketa (edo honen zati bat), ipuina
eta argazkiak daudelarik bertan.
Azkenik, amaiera gisa jai bat antolatu dugu parte hartu duten ikasle,
irakasle, elkarrizketatu dituzten pertsonekin eta oro har Bazen
Behin posiblea egin duten pertsonekin.
|