|
|
|
|
|
|
|
Giza
zientzilari askok, haien artean psikologo, hezlari, zein soziologoak,
gizaldien arteko haustura bat azpimarratzen dute. Eten honetan, gazteek,
beren jatorriaren nondik norakoa ez dute batere argi, helduen bizitzeko
era gero eta arruntagoa bihurtzen ari da eta zaharrak ez dira ulertuak
sentitzen, ondorioz, beren esperientzia eta bizipenak galtzen ari
dira. Guzti honek, kultura politiko gabezia batetara, lehenaldiaren
manipulazio erreztasunera eta kontzientzia kritiko huts batetara
eramaten gaitu. Bestalde, egia da folklorearen berpizte bat, aurkikuntza
arkeologikoen azaldu nahia eta bitxikeriei buruzko memoriak argitaratzeko
joera bat ere badagoela, baina gutxiegi hitzegiten da egiazko esperientziei
buruz, gatazka, ahaztutako sekretu eta munduaren ikuspegi galduei
buruz.
Nondik,
zergatik, nola etorri ziren, joan ziren, jaso zuten, bizi izan ziren,
maitatu zuten, gorroto zuten, lan egin zuten, jasan zuten, antolatu
ziren, sufritu eta zoriontsu izan ziren gure hiri honetan bizi diren
eta bizi izan zirenak? Nola sortu du hiriak bere kondaira, banakako
pasadizoen sintesia? Nola konpondu ziren gatazkak? Nor erori zen?
Nork bizi izan zuen ukapena? Nork ukatu zuen? Nork onartu? Nork
ez zuen onartua izan nahi?
Behar bada historia kondaira ofizial bat baina zerbait gehiago da,
agian, inguru eta garai batean gertatutako bizipen pilaketa bat
bainan zerbait gehiago da. Orainaldia ulertzeko eta ematen dizkiguten
informazio itxiekin kritikoak izateko (informazio itxi hauek, giza
kutsurik gabekoak, kritikarik gabekoak baitira), lehenaldia begiratu
behar dugu. |
|
Tolerantzia
eta tolerantzia eza gai unibertsalak dira. Tolerantzia eza ezjakintasunean
oinarritzen da, purutasun mito eta autoerreferentzian. Ezberdina
denaren aurka joateak, zihurtasun eza adierazten du, izaera ahula
edo erreferentzia positibo baten gabezia.
Honela, talde baten oroimenaren berreskuratze nahiak, lehenaldia
hartu eta kritikoki aztertzea suposatzen du, justifikazio eta sakralizazioak
alde batetara utzirik, gizakian eta bizitza ezberdinetan oinarrituz.
Gizalanean
eta lan terapeutikoetan azaltzen diren arazoetako askok, oroimenarekin
zerikusia dute (banakako eta familiako oroimena). Nerabe batek pertsona
heldu izatera iristeko, oinarri erreferentzia, kondaira edo istorio
batzuen beharra du. Zentzu honetan, gaur egungo gazteen sormena
gutxiagotu egin da; inork ez die azaldu gertatu zena eta ondorioz,
ez dute beren izanaren zentzua aurkitzen, ez dute beren burua kondaira
baten partaide bezala ikusten, ezta izaera logiko baten barruan
ere eta honela, hazteari uko egiten diote, egiak erdizka erabili
eta sekretuak gordetzeari ekiten diote.
Guzti hau kontuan izanik, Bazen Behin proiektua eratu dugu, Belaunaldi
arteko harremana hobetu eta esperientzien transmisio eta ezagutza
indartzea helburu nagusitzat izanik.
Bazen
Behin Hezi-Zerb elkarteak diseinaturiko proiektu bat da eta Irungo Udaletxeko
Garapenerako Lankidetza Departamendua
izan dugu kolaboratzailetzat. Belaskoenea eta Elatzeta ikastetxeetan,
seigarren mailako 4 ikasgeletako gazteekin lan egiteko proposamena
luzatu genuen eta onartu zutenez gazteen oroimenean aztakatu dugu.
Dinamika batzuk burutu ostean grabagailu bat eman genien eta beraientzat
erreferenteak diren helduak elkarrizketatu zituzten..., ondoren
ipuin bat idatzi zuten. Eta ia guztia hemen, orrialde elektroniko
honetan transkribatua dago (elkarrizketa batzuen kasuan zati bat
besterik ez da ageri, leku arrazoiak direla eta egokitu izan behar
baititugu).
Lana zuen gustukoa izatea espero dugu. Guretzat, iragana oraina
ulertzeko aukera bat da, gatazkak desmitifikatzeko aukera bat. Belaunaldi
arteko oroimena ezinbestekoa zaigu pertsonak bihurtu eta beste pertsonekiko
loturak sortzeko orduan: bizilagunekin, familiartekoekin, atzerritarrekin...
|
|