Mª LUISA AROZENA

 
Gonbidatua


Bueno, berriz e egun on Mª Luisa.
Egun on.

Eta…gustatuko litzaidake ba pixkat ba kontatzea noiz jaio zinen eta non, ba ideia egin dezaten ba zein tzeran eta nundik zatozen.
Bueno, 38an jaio nintzen Irunen ta gero juan nintzen Oiartzunera, ta han baserriyan beti 19 urte arte.


Eta zure gazte denborataz, ze gogoratzen duzu eskolatikan edo…?
Bueno, eskola aguro utzi behar izandu nuen, 12 urtetako ya. Hasi nintzen juaten baserrira, lan asko genuen eta han gelditzen nitzan. Ta azkeneko urtiatan eguardiyan juaten nitzan eskolara, eguarditan. Bestiak bazkaltzen ai zian denboran, ordubatatik hiruak arte juaten nitzan ni eskolara. Ta horrela…

Eta bukatu zenun 12 urtekin?
Bai, zergatik izeba minez jarri zen ta lan asko baserrian eta ezin nun utzi lana.

Eta zure familian zenbat senide zinaten?
Gu ginen 4 ahizpa, bañon…bizittu naizen itxe hartan bakarrik Oiartzunen, eta beste ahizpak Irunen.

Eta ze bizi zinen, eh…osaba-izeba batzukin?
Bai, Oiartzunen izeba-osabakin.

Eta Oiartzunera juteko arrazoiak edo?
Pues…denbora zerian, atta jarri zen minez, eta 3 zaharrenak orduan juaten tzen bazkaltzera, eh este…itxe batera, posible etzutenak, ta han sartuak ziren ta ni geldittu nitzan bakBai, Oiartzunen izeba-osabakin. arrik eta ordun izebak eaman tzian Oiartzunera, atta minez jarri zelako. Ta gero, nik 5 urte nittuela atta hil tzen, osea ke…gauza bat gehiago.

Eta Irunen kalean bizi zinaten?
Bai, Santiago karrikan.

Eta gogoratzen duzu aitak lanik egiten zuen edo?
Aita bai, zen…kamiyuak eta konpontzen zittuenak denbo hartan. Esaten tzuten San Martzialeko biria haik in tzutela, gure attak eta…

Bueno, nik jarraitu nezake galderak egiten bainon agian pasako gera galdera batzuk egingo dituzue zuek eta gero bestela, ba nik egingo dizkiot galdera gehio. Aber hasi.

Haurrak (H): Zenbat asignatura zenituzten?
Esango dizut libru batian etortzen zela dena, aritmetika, historia, eta…4 gauza uste dut zela, liburu bat, bai. Ta pizarra ta gauza hoiek. Koadernoik ez genun.

Ta eskola garai hartatik ze oroitzapen daukazu? Onak ziran, gogorrak?
Bueno, bakarra zen, maestra bat bakarra genuen, oandik uste dut bizi dela hura e, bañon gogorra zen eta gainea mutila gehianak, eta gogorra izan bihar.

Ta eskola, ze eskolata joaten zinan?
Ugaldetxon, herriko eskola.

(H): Eta gainera garai hartan zer zeundeten, kurtsoka o separatuta, 1go maila, 2.maila, 3.maila…edo denak elkarrekin?
Denak elkarrekin uste dut, bai. Ni akordatzen naiz 6 urtekin hasi nitzala, eta gero pues bukatu bitartian. Biñon nik uste dut denak batian.

(H): Ta zenbat zinazten gutxi gora behera?
Eztakitpa, igual 30 bat horrela.

(H): Ta gero zer zineten, bi sexukuak ero neskak alde batetik eta bestetik mutilak?
Ah ez, denak nahastuak izaten ginen. Hori seguraski geroztik etorko zen.

(H): Klaro, eskola gutxi zirenez…
Gero gogoratzen naiz monjetan egin nuela urte bat handikan ateata. Osea ke 13 urte helburu izaten zen.

(H): Ze material zenuten eskolan?
Pues hori, kuaderno bat, pizarra, pizarriña esaten tzuten orduan, ta lapitza.

(H): Ta borragoma?
Borragoma bai, biñon ezian oaiñ bezelakuak orduan.

(H): Zenbat urtekin hasi zinen lanian?
Lanian? Bueno, eozer gauzetan hasitzen ginan eta gazteik. Eskolatik ateata izaten genuen lana ta beti lanian.

Eskolara jun baino lana egiten zuten hala ere etxian, ta baserrian beti zan lana.

(H): Zenbat eskola zeuden?
Bueno, orduan herrian 1 zen, eta gero barriyotan izaten tzian eskolak.

(H): Nola sentitzen zinen II. gerrako albisteak entzutean?
Bueno, ni jaio nitzaneko, gerra pixka bat pasatzen hasiya zen. Ta ni kontuatu nintzaneko ya gerra pasia ere bai.

Ta ze gogoratzen dezu gerraosteko hortaz? Goserik pasa zenuten?
Guk baserriyan ez genun goserik pasatzen, bagenuena potajiak eta berdurak eta…gauza hoiek bazien. Ogiyik etzen, taluakin, artuan irinakin itten tzen talua, ta hura jaten tzen.

Ezagutzen dezue taloa zer den?
(H): Bai.

Gaur egun erabiltzen da gehio festetan eta horrela, bainan ordun ogirik nola etzegoen, taloa, gosaltzeko agian esnearekin edo, eta bestela lagungarri gixa. Eta baserritan, entzuna dakatenez, agian etzan hainbesteko gosetea izan, bainan kalian da…
Kalian bai, nire ahizpak eta esaten tzuten etzutela jateko ezerrere. Ta leheno kontatu duten gauzakin attari, ta gutxiyogo guandikan, bai.

Ta ama bizirik zan?
Bai bai, ama bizirik zen.

Ta amai tokatu zitzaion lana itea?
Baitare, bai.

Eta bueno, leheno galdetzen zun beak eh…II. gerra mundiala. Gerra mundialaren oihartzunik edo, hemen eraginik nabaritu zen?
Ni enaiz gogoratzen gauza hoietaz, baino esaten tzuten asko bai. Etxe guziyak botiak, hori gogoratzen naiz, itxe zaharrak, gerran botiak. Gero poliki poliki berriak egiten berriz ere, bai.

Gerraren ondorioz etxeak botiak, leheno aipatu du baten batek bere etxea izan zala bonbardeatutako lehenengua edo, ez? Irunen? Hango mutil horrek komentatu du.
Ni bizittu nitzan baserria ere, erria zen. Nik ez nun izautu, ni juan nintzaneko, berriya iña zen, miñon…bonbardeuaz esaten zuten, San Marcial eta Guadalupetikan jo ta harrapatua zela pasua zagola.

Lehen aipatu dizuet San Marcialgo bataila eta nola izan zan ere, ba baserria bonbardeatua izan zan ere ta errea, ta berriz eraiki behar izan zuten.

(H): Zertara jolasten zenuten?
Jolastu? Bueno, jolasikan zerana zen…sokakin, saka-saltuan. Badakizu zer den?

(H): Bai.
Eta…gero kanikakin, pelota bueno, zuenak bazuen miñon ezin zuenak erosi, etzuen.

(H): Eta kanikan zerezkoak ziren?
Zerezkoak? Kristalezkoak bazien, politak. Bestela…lurrrezkoak bezela edo…hola zien.

Kanika ez dituzue ezautzen?
Baaaai, noski.

Ba kanikarekin ordun asko jokatzen zan, jolasten zan. Ta bestelako jolasik hola gogoratzen dezu?
Gauza asko ziren miñon ez naiz gogoratzen. Bueno dena… dendetan aitzen ginan jolasten, hori ez ta ikusten oaiñ.

Dendarietara jolasten ziren.

(H): Futbolean jolasten zineten?
Futbolean ere bai. Alkarrekin ibiltzen ginenian mutilak eta neskak, jolasten genuen, bai.

Bainon aipatu du denak etzaukatela aukera baloi bat eukitzeko, eh? Aukerak etziren hainbestekuak, eta gaur egun ditugun jostailu guztiak ordun etzeuden.
Etzeuden orduan. Panpiñak ere etziren ikusten, igual trapuz eginak.

(H): Zenbateko tartea zegon eskolara?
Ordu laurden bat edo…segun nondik juaten ginen. Osea, ixkinatik harrautzen genuen bidia o…juaten ginen buelta ematen.

Eta kotxiak eta?
Kotxiak batez.

Kotxiaik etzegon ordun?
Ez, etzegon, gutxi. Ni gogoratzen naiz herrian baziela 2 moto. Zuen sendagileak eta bestia zuen este beterinariyuak. Ta biyak iguala zuten motorra. Abisatzen zunian behar tzula, bagenakigun noiz atetzen tzen herritikan, zertikan soinu bera zuten, ezten beste tokiyan.

Herrian 2 moto, bata medikuak, sendagileak eta bestea beterinarioak, eh? bestela kotxeik eta oso gutxi zeola.
Oso gutxi. Zaldi-karroak ibiltzen tzien. Hura re…denak etzuten. Batzuk izaten zien esniakin Errenteira eramateko ro…

Bizikletik bazegoen?
Txirrindak bai.

(H): Eta motoak?
Hasi zianian 2 bakarrik.

H): Eta bidegorriak?
Bidegorriak ez. Denak bidegorriak ziren orduan, jajaja...

H): Eta patineteak?
Patineteak? Ez…hori askoz e gero atea zen.

Kontuan hartu bidiak lehen bide gutxigo zeuden eta etzeuden gaur egun bezela asfaltatuta.
Oain toki guzitatik kotxiak sartzen dira, bainon orduan ez, orduan zien karro-bideak denak.

H): Eta Errenteira joateko adibidez, Oiartzundikan autobusa bazegon zure garaian?
Eh bai, bainon ordu betian behin o horrela pasatzen tzen hasi zenian. Gero gehiago. Ta dena oinez klaro.

Ta gogoan al dezu ze balio zun?
Ez, ez naiz gogoratzen, zertik autobusa gutxi hartzen genun orduan. Oinez juaten ginan asto batekin esnia eramatea, eta…gutxi erabiltzen genuen autobusa.

Esne partitzen ibiltzen zineten zuek?
Bai, Errenteiyan.

Ta zenbat denbora behar izaten zenuten Errenterira juteko?
Bueno, nik uste dut ordu erdi bat bai juateko, ta bueltan beste ordu erdiya.

Berdin uda ta negu?
Bai.

H): Ze arropak, nola janzten zineten?
Pues gehienian igandetako gauza bat, eta astetan bestea.

Zapatak eta…edo zapatila edo ba al zenuten, o…?
Ez, lehendabizi han gomazkua izaten tzen dena, zapata guztiak gomazkuak izaten ziren, abarka antzekuak, eta gero hasi ziren zapatak, gehiago.

H): Alpargatak?
Alpargatak bai.

H): Prakak eramaten zenituzten?
Orduan ez, ordun dena gona zen.

Orduan nexkak etzuten prakarik erabiltzen, eh? gaur egun bezela. Denak gonakin ibiltzen tzian.

H): Zer jaten zenuten?
Bueno nik baserriko gauzak dauzkat eta hor eunero eunero igual babarrunak edo berdura, bainak edo…gauza hoiek.

H): Eta pizzak?
Oooiii, etzen orduan pizzik, jajaja

Eta adibidez, zuen baserrian frigorifikuak eta labadorik eta horrelakorik?
Ezta ere. Dena…horregatik egin behar izaten tzen erosi gauzak egunero. Frigorifikorik etzen eta orain bezela mikroondas eta hoiek ere ez. Denak sukalde lehenguak, egurrezkoak…

Sukaldia, sua, egurrakin egiten zuten. Ez da gaur egun bezela elektrikua edo gasai eman. Eta frigorifikorik eta etzegonez, gaur egun kontuan hartu 3 egun uzten badugu haragi mutur bat edo zehozer kanpuan, ya ze usain hartzen dun eta nola jartzen dan… Ba txerriya hiltzeakon edo horrelako gauzak edo, nola mantentzen zenituzten?
Txerriya hiltzekuan, dana gatzatan sartutzen tzuten.

Gatzez biltzen zuten eta horrela mantentzen zan janaria, eh? Eta bestela, ba konjeladoreik eta horrelakorik etzeuden…
Ez, ezen horrelakorik, ez.

…eta ordun, edo janaria egunerokoa erosten zan, edo bestela gatzetan edo agian oliotan edo…jarri behar tzan gero jan ahal izateko.
Bai, gauza hoiek. Mantekatan ere bai.

H): Nolakoak ziren eskolak?
Eskolak nolakuak ziren? Bueno, etzen besterik. Alkiak eta mahaiak, eta beste gauzik ezerrere ez, osea, etzen tokirikan jartzeko.

H): Liburuak eta eamateko...?
Ez, bakotxak beak eamaten zittuen liburuak, oseake etzen liburuikan…

H): Denak joaten ziren eskolara?
Gehienak joaten ziren, bai bai.

H): Nolakoa zen zure bizitza baserrian?
Pues lana egiñ eta gainekuan ezer asko etzen eittekorik.

Noiz esnatzen zineten?
Bueno, hori, aberiak utzitzen ziguten martxan, zertikan bihan iten tzuten aberiak eta hasitzen zian soinua ateatzen eta igual 5etako erne.

Igual 5etako esnatzen ziela…eh?
Beti izaten zen lana, o behiak manejatzea katxarroakin buelta emateko lurrari, o…beti zerbaitte izaten genuen. Belar denboan, belarrari buelta ematea, ta beti izaten genuen zerbatt ere.

H): Eh ze ordutan joaten zineten ohera?
Bueno, nik uste dut 9yak aldera o 10ak aldea.

Argiya beti izan dezute etxean?
Bai, gure baserrian bai. Zenbait tokitan bazen etzenikan, miñon nik beti ikusi izandu dut argiya etxean, ta ura ere bai. Baina…nola ezen zeaikan, frigorifikoik, eh…edailak frexkuak irukitzeko, juan behar izaten giñun itturrira uran bila. Eguerdirako, ta ilunabarreko, ur frexkua etxera.

Gogoratzen zea, batzuei gaur komentatu dizuet eta beste batzuei lehengo egunean, ura eta elktrizitatea noiz sartu zan? Eta iruitzen zitzaigun aspaldikoa zala? Ba Mª Luisak kontatzen digu beraien etxean ba bazeola, bainan beste, ondoko etxe batzutan agian etzegola ura ez elktrizitaterik, eh?

H): Bazegon ospitalerik?
Ez, herrian ez, jun behar izaten tzen Donostira. Medikuana, ni gogoratzen naiz herriko medikua juan tzela bere lanak egittera ta nik harrapatu nuen difteria ro…zer izaten tzen hura, eta zaldi-karro batian eaman tziaten Errenteira medikuangana, osea ke…etzen ospitalerik etzen.

H): Uraren bila joateko nora joan behar zineten?
Bueno, eh…bila joateko ondo izaten tzen, zertikan maldan behera zen. Baino gero gotti iyotzeko, zaila, 10en bat minutu ro hola. 10 bat minutuko…ordu laurdeneko…bidea.

H): Eskoletan zeuden komunak?
Kununak? Bai. Bueno, ez, atera behar izaten genun kanpora, kanpuan tzegoen. Ta askotan eskatu ateratzeko, ta ez esaten tziguten.

H): Orain bezala…
Jajaja

Gertatzen dana da orain 5 aldiz eskatzen dezutela.
Jajaja

H): Teatroak eta baziren, edo zinemarik?
Ez, denbo haitan ez.

Gogoratzen dezu zinemara joan zinen lehenengo aldiya edo?
Ez, Errenteiya genun lehenaotik eta ez ginan ateratzen haruntza, ez.

H): Bazenitun nobio asko?
Ah! Denbora haitan ezkenuen denborikan nobiyuak eta harrapatzeko.

Hainbeste lan, denboraik ez.
Jajaja

H): Asko irakurtzen zenuten?
Bueno, bai, zergatik siesta itteko denbora izaten tzen ta zaharrenak juaten zien siestara ta gu libro…liburu bat hartu ta arbolan itzalera irakurtzera.

H): Eh…koltxoiak oraingoak bezelakoak ziren ala gogorragoak?
Eztare, izaten tzen hura ardiyan iliakin betia. Eta gero izaten tzien, eztakit zaharragok o hobeguok, artuan hostoakin, itten tzituzten. Urtean behin, artilezko koltxoi haiek egiten ziren askatu. Ateratzen zen artile guztia ta etxe aurrean lurrean jartzen ziren eta makilakin han jo, ta harrotzen zenean berriro sartu ta josi.

H): Nola joaten zinen eskolara?
Oinez.

H): Nola zen zuen etxea?
Nola zen gure etxea? Ba…etzuen ezer espezialik, osea normala. Baserria? Ba sukaldea eta logelak, 3-4 uste dut baziela, bai, 4.

Bainon ordun bakoitzak etzeukan bere logela edo…elkarbanatu iten zien normalen, ez?
Askotan…ni beti goatzen naiz izebakin iten nula lo, osea, oiñ eztakit zergatik biñon bikin, osea…

Entzuten dezue? Beak izebakin egiten zun lo. Gaur egun bakoitzak daukazue edo zuen gela, askok, ez? Ba leheno ordun elkarbanatu iten zian. Bere kasuan agian ez, bainan gela batian zeuden 3 edo 4 anai-arreba edo…

H): Kalean liburutegiak eta bazeuden? Ze denda mota zeuden?
Bueno, libreriya etzen…bai, papera erosten tzen tokiya ta inprenta o zerbaitte halako bat bazen, oaiñ añako libururik ez, miñon zerbaitte bazen. Oaiñ daude espezializatutako dendak, bainon orduan denda ttiki batian denetatik.

H): Txinoak bezala.

Gaur egungo txinoak bezala, bainon zian hemengo jendia eta janaria zeukaten, telak agian, edo…

H): Edariak?
Garagardorik ez, izaten zen gehiena sagardua itxean egina…tabernetan izango zen segur aski.

H): Ze animali zenituzten?
Gure baserrian? Pues gehiena behiak…asto bat bazen, ta txerriak ere bai…eta untxiak ere bai, ta oiloak ere, bai.

H): Telebistarik bazeneukaten?
Irratiakin konforme. Irratia balden bazeukan norbaitek, zortia zeukan.

H): Joaten zinen angulak hartzera?
Angulak hartzera? Ez, han etzen angulikan.. jajaj

H): Nola garbitzen zenituzten etxeak?
Ba orain bezala gutxi gora behera.

Aspiradoraik etzen egongo…
Etzen…ta egurra baldin bazen…

H): Ta eskoba?
Bai, eskoba bai, toki guzitan hori bazen.

H): Eta fregona?
Ez, fregonik etzen orduan, fregona…ordun belauniko jarri ta…juten zen dana trapoakin.

H): Kontrabandoa ezagutu zenuen?
Nik han ez nuen asko izautu, hemen gehiogo aittu izandu dut hemen Irunen fronteran kontuan kontrabandua. Handikan menditikan ta aitzen ziela re bai. Biñon nik eztut izautzen inor hola ibiltzen zenikan.

Entzun dezue? Oiartzunen eta hainbesteko kontua etzegola kontrabandoarekin, menditikan eta zehozer entzuten zala agian, baina Irunen bezala. Irun nola muga egiten dun herriya dan, eh? Irunen gehio ematen zan kontrabandoarena.
Eta lagunekin eta elkartzen zinenean, gaur egun ba Mendibilera edo joaten dira, hondartzara joaten zineten edo nolako planak, o ze egiten zenuten?
Ez, bilerak izaten tzien barriyo batzutan ta hara juaten ginen. O bestela Errenteiraino Alamedan, dantzan egitera. Biñon hori 15 urtetikan gotti, osea ke 15 urte arte etzen ateratzen inor. Ta ordu baterako denak etxera. Goiz joan behar izaten genuen itxera.

H): Nola dutxatzen zineten?
Balde haundi batian gainekua, hankak eta horrela.

Eh? Dutxaik etzeukala etxian, ta ordun balde batekin eta garbitzen ziela… Gaur egun batzuk igual lo hartzen dezute o hartzen degu eh? zenbat denbora ta zenbat ur gastatzen degun…

H): Terroristak zeuden?
Orduan etzen terroristik.

H): Ura zegoen etxean?
Bai, ura ta argia, bai.

H): Lapurrak edo bazeuden?
Ez, atia beti egoten zen irikiya baserriyan.

Eh? leheno, orain dela urte ez asko gainea, orain dela 20 bat urte, 25 bat urte, etxeetan ateak irekita egoten zien lasai asko, eta orain dela 50 urte baserriko ateak eta danak irikita egoten tzian, etzan bildurrik izaten lapurrik etorriko ote zan. Gaur egun etxeetako atia giltzakin eta dana ixten da, ezda?

Beste galderaik?

H): Bazeuden zentro komerzialak?
Zentro komerzialak ez. Dendak baziren janaria saltzen tzutenak eta haragiya saltzeko ta…arraiyik etzen, arrayak Errenteira ta horrela orduan, denbora haitan.

Eta Irunen inguruan ze ideia zenun? Eh, nola gogoratzen dezu Irun ordun?
Bueno, ni 19 urte arte enintzan etorri honuntz, bueno, igandetan ta horrela etortzen nintzen miñon etorri eta segittuan martxa. Gainekun asko…denbora haitakua eztut posible…nire amak lana asko egitten tzuela, hori bai, bainon…

Aber, azkeneko galdera hemen…

H): Kuleroak eta kaltzontziloak ziren alargatuak?
Bai, luzeak, bai. Askok, attona eta amonak eta hala ibiltzen tzittuzten beti.

Ordun gaur egungo tangaik eta horrelako gauzak, etzeuden.
Ez…

Ba bueno, ba eskerrik asko Mª Luisa…
Ez horregatik.