Bazen Behin

MugaZabaldu

Bazen Behin Hezi-Zerb elkarteak diseinaturiko proiektu bat da, MugaZabaldu komunitate proiektuaren markuaren barne kokatua. Irungo Udaletxeko Eskubide Zibilen Departamendua, Behobiako Auzokide Elkartea eta Buenos Aireseko (Argentina) kaleko umeentzako 'El Arca' etxea izan ditugu kolaboratzailetzat. Toki-Alai BHI eta Gure Ikastolan ikasgela bateko gazteekin lan egiteko proposamena luzatu genuen eta onartu zutenez, ibaiaren bi bazterren artean lotura bat sortu eta gazteen oroimenean aztakatu dugu. Dinamika batzuk burutu ostean grabagailu bat eman genien eta beraientzat erreferenteak diren helduak elkarrizketatu zituzten..., ondoren ipuin bat idatzi zuten. Eta ia guztia hemen, orrialde elektroniko honetan transkribatua dago (elkarrizketa batzuen kasuan zati bat besterik ez da ageri, leku arrazoiak direla eta egokitu izan behar baititugu).


Lana zuen gustukoa izatea espero dugu. Guretzat, iragana oraina ulertzeko aukera bat da, gatazkak desmitifikatzeko aukera bat. Belaunaldi arteko oroimena ezinbestekoa zaigu pertsonak bihurtu eta beste pertsonekiko loturak sortzeko orduan: bizilagunekin, familiartekoekin, atzerritarrekin...

   
 

Hendaiako Gure Ikastola, Irungo Toki-Alai BHI eta Buenos Aireseko (Argentina) 'El Arca' elkarteko gazteek parte hartu dute.
   
Dirulaguntza emailea: Irungo Udaletxea.
Elkar Laguntza eta Tolerantzia saila.
Esker mila:

Carlos Balado eta Pepita Goikoetxeari Toki-ALAi BHI eta Gure Ikastolan buruturiko testigantzengatik, eskainitako denboragatik eta beraien oroimenagatik.

Felix de la Rosa eta Jaime Castillo lagunei web orria egiteagatik.

Toki Alai, Gure Ikastola eta El Arcako neska-mutilei parte hartzean adierazi diguten ilusio eta interesagatik.

Mari Mar Sola eta Mireni, beraien ikasgeletan lan hau gauzatzea baimendu izanagatik.