Gurs, une drôle de syllabe,
comme un sanglot
qui ne sort pas de la gorge.
Louis Aragon

(Gurs, sílaba arraro bat,
eztarritik ateratzen lortzen ez duen
negar-zotin bat bezala)
   



Badira 6 urte HeziZerb elkarteak Irungo Udalarekin elkarlanean Bazen Behin programa burutzen duela, honen bidez memoriaren berreskuratze kolektibo batean parte hartzeko asmoa du, hau da, gure iraganean pentsatzeko eta entzuteko guneak sortzeko gizarte baten saiakeran.

Gogoratzea garrantzitsua da: akatsak ekiditeko, injustiziak arintzeko, ikasteko, espiritu kritiko bat garatzeko eta identitate bat eraikitzeko. Gurs-eko esparrua gertu dago, gaur baso bat besterik ez da, izan zenaren arrastorik ia ez dago, baina berari buruz hitz egitea, ezagutzea, paseatzea, bertan sufritu zuen gizakien bihozkadak sentitzea, hobeak izaten lagundu dizagukela pentsatzen dugu.

Web orri hau, Irungo Pio Baroja Institutoan garatua, Gurs-eko esparruan eta irudikatzen duen guztian zehar "bidaiatzeko" tresna bat da. Burututako lana erakusteko modu bat da baita ere. Gursen inguruko unitate didaktikoa, hontarako zehazki sortutako koadernotxo batekin eta Gurseko kontzentrazio-esparruan haur izan zen Ricardo Arrutiren zuzeneko testigantzaren laguntzarekin osatu genuen. Ondoren Gursera bidai bat antolatu genuen eta ikasleek, leku hark gogoratzen ziena artelan baten bidez islatu zuten.

Emaitza honekin elkarte askoren lana babestea espero dugu, edozein indarkeriaren biktimak ahanzturatik ateratzearren.
 


Partehartzaileak:

 
Pio Baroja institutoko ikasle eta irakasleak:
1ºA
Nuria Alzaga
Imanol Aramburu
Saula Arroyo
Aitor Chavarri
Lorena Conde
Unai Iturria
Iratí Jáuregui de Gregorio
Marta Lopez de Tejada
Leire Lopez
Josefa Navarro
Debora Petricorena
Ugutz Tellechea

1ºD

Aitor Gaztelumendi
Saioa Lanciego
Oraia Perez
Suban Portos
Oihana Salvatierra
Ander Sánchez

Irakasleak
Rosa Mari Torres
Maite Lesmes
Testigantza
Ricardo Arruti

Irungo Udala

Cristina Laborda
Mari Carmen Quesada

Hezitzaile eta Diseinua:

Iker Alustiza
Jon Etxeberria

Web orria eta garapena:
Itziar Oria
Alazne Berges