BAIONAKO ELKARTRUKEA

Apirilaren 22an Baionako”Patronage laïque des petits bayonnais, D.D.J.S. eta Association départamentale des Francas des P.A”-ek “Centre aéré du Moulin d´Arrousets”-en antolatutako elkartrukean parte hartu genuen Irungo Pío Barojako 40 bat ikaslerekin.

Bertan 12 egitura ezberdinetako jendea elkartu ginen besteak beste (ikastetxeak, Gazte zerbitzuak, Zentru sozialak, elkarteak…). Lotzen gintuen arrazoi nagusiena, Gurs-en inguruan lanean aritu izana zen. Honela, bakoitzak egindako ekoizpenak azaldu eta elkarbanatzeko parada izan genuen (antzerkiak, performance-ak, bideo-muntaiak, argazkiak,eta abar), hala nola, kontzentrazio esparru ezberdinetatik pasatako gizon zein emakumeen testigantzak entzun, Josu Txueka (historialari eta Gurs-en inguruko liburua idatzi duena) eta Claude Lahaireren (Brigrada Internazionalistetako partaide) hitzaldiak entzun eta Beñat Achiary, Nials Doya eta Jesús Aured-en ikuskizun musikala gozatu ere.

Oso esperientzia aberasgarria izan da maila ezberdinetan: memoriaren berreskuratze lanean, hau da, gure iraganean pentsatzeko, akatsak ekiditeko, ikasteko, espiritu kritiko bat sortzeko beste aukera ezin hobe bat izan da. Era berean, beste herrietako gazte eta helduekin esperientziak, bizipenak, lan moldeak eta abar partekatzeko zein kontaktuak egiteko aukera eder bat ere.

Azkenik, aipatu ikusi-entzun eta bizitako guztiaren maila altua, ekoizpenak, ikuskizunak, zein antolakuntza osoarena. Mila esker guzti hau posible egin duzuen guztiori.

Jarraian bertan ateratako argazki batzuk ikusgai izango dira: