Gurs-eko esparrua, 1939-an Kataluniaren erorketa eta gero eta Espainiako Gerra Zibilaren bukaeran, frankismoaren errepresalien beldur Espainiatik ihes egiten zutenak hartzeko Frantziako Gobernuak eraikitako errefuxiatu esparrua izan zen. Bigarren Gerrate Mundiala hasi zenean, gobernu frantsesak Alemaniako herritarrak eta herri honen kidetzat hartuak ziren beste herritako biztanleak sartu zituen, hala nola, beraien ideia politikoengatik, zein delitu komunengatik arriskutsutzat hartzen ziren frantsesak ere.

Vichy-ko gobernuak 1940-ean Alemania Naziarekin sinatutako armistizioa eta gero, frantsesak ez ziren edozein nazionalitateko juduak eta gobernuarentzako arriskutsutzat hartzen ziren pertsonentzako kontzentrazio esparru bezala erabili zen.

Urte askotako ahanzturaren ondoren, Gurs-eko esparrua hausnartzeko eta jarduteko aukera bat da, XX. Mendeko Europaren sinbolo eta gaur egungo herritartasuna eraikitzeko plataforma bat.
 

1939-ko Espainiar Errepublikarekiko Francoren garaipena eta gero, borrokalari askok, beraien familia eta errepresalia frankisten beldur ziren pertsona askorekin batera, Frantziara ihes egin zuten. Gobernu frantsesak esparru batzuk eraiki zituen errefuxiatu hauek hartzeko. Garrantzitsuena Gurs-ekoa izan zen, izen bereko hiriaren ondoan eraikia, Atlantikoko Pirinioen departamenduko Akitaniako eskualdean, atlantikoko kostaren ekialdera 84 km-tara eta espainiar mugaren iparretik 34 km-tara.

Kokapenerako mendixka luzanga bat aukeratu zen, bizkar laukoa, lur buztintsuduna, nekazal erabilpenerako ia baliorik gabekoa: arto zerbait eta behientzako larrea. Eraikuntza 1939-ko martxoaren 15-ean, eta oraindik amaitu gabe zegoen Apirilaren 4-ean errefuxiatuen lehen taldea iritsi zenerako.

Esparruak 1400 m luze eta 200 m zabalerako neurria zuen, 28 hektareako azalera. Luzera kale bakarrak zeharkatzen zuen. Kale honen alde bakoitzera "ilots" (irlatxoak) deitzen zituzten 200 m luze eta 100 m zabalerako partzela hesituak ziren, zazpi alde batera eta sei bestera. Partzelak alanbre-hesiengatik bereiztuak zeuden beraien artean eta beste alanbre-hesi batek bereizten zituen erdiko kaletik. Hauek bikoitzak ziren atzealdetik, kanpoko guardiak ibiltzen ziren pasillo bat osatuz.

Partzela bakoitzean 30 barrakoi prestatu ziren, guztira 382.











 


Deportazioa

1942-ko abuztutik 1943-ko otsailera,
Gurs-etik 6 konboi irten ziren Drancy-tik pasatuz
3.907 pertsona Auschwitz-era eramateko.

Gurs-eko Esparruko Barneratuak

Alemania, Polonia eta Austriako 26.641 judu.
24.520 espainiar errepublikano (hauetako 6.555
euskaldunak eta 6.808 Brigadista
Internazionalak - 52 herritakoak-).

1.470 frantsesak

63 ijitoak