Oroimena, identitatearen funtsezko materiala da…berarekin oraina eraikitzeko gai izan behar dugu. Programa honetan parte hartu duten gazteek, helduei entzun diete, beraiekin elkarrizketan jardun dute, Gurs-eko esparrua bisitatu dute eta beraien oroimen eta sentipenekin arte-lan bat burutu dute. Oroitzapen eta zirraretatik sortu, gure aurretik bizi zirenen ilusio eta atsekabeak eguneratu. Artea iragana ulertarazteko bidea izanik, geroaren oroimena berreraikitzen laguntzen digu.

Aurten ere, parte hartu duten gazteek, rol ezberdinak hartuz (Espainiako gerra zibileko errefuxiatuak, Alemaniako judutarrak, esparruko goardiak, kazetariak, familiakoak, Gurs-eko bizilagunak), idatzi batzuk egin dituzte. Era berean Gurs-eko bisitaldian egindako grabaketa batzuk ere. Hauek guztiak ikusgai dituzue jarraian.



BISITALDIAREN ONDOREN ARTELANA