Bazen Behin: Kale kantoitik Kale
Heziketa programetatik burututako |
|
Bizitza narratibek hezkuntza eta erlazio hezitzaileen eraikuntzan duten garrantziak, esperientzia hau proposatzea garamatza. Gaur egun memoria historikoaren berreskuratzearekiko dagoen sentsibilizazioak, prozesu giza-hezitzaile batean murgilduta dauden gazteei eragin diezaien da helburua. Memoriarekiko hausnarketa baten bidez, pertsona adinduekin duten kontaktuaren bidez, gazte hauek herritartasun kritiko eta arduratsu batetara baldintza hobeagotan heldu daitezkela pentsatzen dugu, hala nola beraien historia pertsonalean hobe murgildu ere. |
|
Parte hartu duten gazteek, bizitza historien inguruko formakuntza bat jaso ondoren, bere auzoetako zaharrak elkarrizketatu eta beraien kontakizunak transkribatu zituzten. Ondoren, obra artistiko bat sortu zuten historia horien material sinbolikoarekin. Lan guzti hau Web orri batean irudikatu zen. Azkenean, parte hartu zuten gazte guztiak proiektua ebaluatzeko eta elkarrekin aisialdiko ekintza batetaz gozatzeko elkartu ziren.
|
|
Hezi-Zerb
Elkartea giza-eskuhartzearen sektorean lan egiten duen gipuzkoako
elkarte bat da. Gipuzkoako herri ezberdinetan Ingurune Irekiko heziketa
programak garatu eta gazte-ekipamenduak eta proiektu sozio-kultural eta
komunitarioak kudeatzen ditu. Era berean, iraganeko esperientzien ulermenetik
bakerako eta baloreen heziketa sustatzen duen memoria kolektiboaren berreskuratzeko
Bazen Behin programa bultzatzen du. Gaurdaino arrakastaz funtzionatu du
Bazen Behin programak ikastetxeetan. Ekintza sozialaren testuingurutik
heltzeko unea heldu da. Proposamen honetan, gogo biziz parte hartzen dute Gazteizko
IRSE eta Deustu-Bilboko Aldaika elkarteek.
|
|
Mila
esker guztiei, elkarteei bere lanarengatik, Eusko Jaurlaritzari erraztutako baliabideengatik,
gazteei bere parte hartzeagatik eta zaharrei bere memoriaren altxorra
erakusteagatik.
|
|
(...)el
bisabuelo está completamente chocho (sus pensamientos tienen el color
del agua) y sonríe con la misma beatífica sonrisa de su bisnieto recién
nacido. El bisabuelo es feliz porque ha perdido la memoria que tenía.
El bisnieto es feliz porque no tiene, todavía, ninguna memoria. He aquí, pienso, la felicidad perfecta. Yo no la quiero. (Eduardo Galeano) |
|
|
PARTAIDEEN ZERRENDA Proiektu honetan, Arangoiti-San Ignacio (Bilbao), Vitoria-Gasteiz eta Andoain (Gipuzkoa) herrialdetako 13 eta 18 urte bitarteko gazteek hartu dute parte. Kale hezitzaileek eta parte hartu duten elkarteek, Aldaika (Bilbo), IRSE (Vitoria-Gasteiz) eta HeziZerb Elkartea (Gipuzkoa), esperientzia hau ahalbidetu dute. Informatzaileak, familiartekoak, komunitate-zentroetako pertsonak, ezagun edo ezezagun izanik, atseginez beraien bizitzako historia oparitu nahi izan digutenak dira. |
GAZTEAK | ||
Andoain (Gipuzkoa):
Susana Castro Maitane Vázquez Maialen Bellido Oihana San José |
Vitoria-Gasteiz:
Andrea Estefanía Tache Perla Maciel Segura Ana Cristina Teixeira Lina Andrea Escobar María Fernanda Escobar Magdely María Hoyos Jonathan Marín Wilson Sudario Michael Alexander Patiño Nilton Hoyos |
Arangoiti-San Ignacio (Bilbao):
Aitor Galán Aitor Fernández Alexander García Adrián Gómez David Pérez Aritz Martín Garikoitz Pozo |
HEZITZAILEAK |
||
|
||
INFORMATZAILEAK | ||
|
|
|